XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ingurugiroarekiko ekimenak gutxietsi barik, duela hamarkada bat zeuden degradazio joera nagusiek oraindik ere badiraute.

Munduko basoak ere txikitzen ari dira, basamortuak hedatzen, eta hirugarrengoz, lurgintzak neurrigabeki higatuz doa.

Planeta osoan barreiaturiko landare eta animalia espezie kopurua, gutiagotzen ari dira.

Eguratsean negutegi efektodun gasen pilaketak goraka doaz urtetik urtera; eta ozono-geruzaren ia osasun ebaluaketa berri guztiek, bere agortze arinaren berri damaigute.

Urte hauetako batean, Munduaren egoera baikor bat idaztea gustatuko litzaiguke, degradazio orokorraren joera batzuen alderantzizko joera aditzera ematen duena.

Zoritxarrez, oraindik ez dago gora-beheren norabidea altzeko adina jende lanean guk horrelako txostenik idatz dezagun.

Gure ahaleginak urriegiak dira.

Alde onetik begiratuaz, alabaina, lurraren etorkizunarekiko ardurak haziz doaz munduko bazter guztietan, egunen batean suntsiketa iruliko delako itxaropena eskaintzen digularik.

Zuzenean ikus dezakegun ardura biztearen adierazlea, Munduaren egoerarekiko interes hazkorra dugu.

Lehen azaldu bezala, gure urtekariaren ale hau, 27ren bat hizkuntzatan plazaratuko dute zenbait argitaratzailek nagusienak barne hots: espainiera, portugesera, frantsesera, italiera, txinera, japoniera, arabiera, indonesiera, alemaniera, poloniera, eta errusieraz, ingelesetik at, noski.

Orain, edozer tamainutako argitaratze industria duten ia hizkuntza gehienetan agertzen delarik, Munduaren egoerak maila erdiofiziala lortu du, mundu osoan irakurria eta erabilia izanik berau.

Igarotako hamarkadan, ingurugiroaren babeserako milaka ekintza-talde agertu dira munduko txokoetan, asko eremu edo arazo zehatzez direlarik.

Eskualde mugatu bateko joera kaltegarria zuzentzeko irrikan, beren aribideak gidatzeko informazioa behar dute.

Horientzat, bereziki, Munduaren egoera beraien hizkuntzan eskueran izatea, balora ezinekoa da.

Herrialde batzuetan, Finlandia eta Argentinan, adibidez, Munduaren egoera best seller bilakatu da; Finlandian bakarrik kokatzen den arren fikziozko ez direnen best seller zerrendaren lehen buruan.

Polonierazko lehen alea, aste gutxi batzu barru saldua, merkatu beltzean bakarrik aurkitu zitekeen orduezkeroztik, bere benetazko prezio hirukoiztuan.

Eta Munduaren egoeraren umeentzako lehen aldaera ere, jatorrizkotik moldatua, laster agertuko da japonieraz.

Gainera, hizkuntza batzuetan zenbait argitaraldi daude: gaztelerazko aldaera, adibidez, Bartzelona, Mexiko Hiria eta Buenos Airesen argitaratua da, ingelesezko hiru edizio ezberdin, Estatu Batuak eta Canadarako, Indiarako eta Erresuma Batua, nahiz, Commonwealth-eko beste herrialdeentzako kaleratzen direlarik.

Munduaren egoera plazaratu genuenean fakultate eta unibertsitatetan erabiliko zutela uste izan bagenuen ere, ez ordea 1989rako EEBBetako 584 ikastetxe zein unibertsitatetako mila ikastaro edo asignatura baino gehiagotan.

Bide buruan, Michingan, Purdue eta Pennsylvania Estatuko unibertsitateak daude, 13, 10 eta 9 ikasgairekin bakoitza.

Urteroko txosten hau testu liburu gisa diseinatua ez bazen ere, bere osotasun eta gai aniztasunean oinarritzea, dirudienez, oso balioetsia da arlo askotako irakasleen artean.

Ikasgai berezi bat antolatzeko osagarrizko testu bezala erabiltzeak, Estatu Batuetan gehientsuen aukeraturiko testu-liburu bihurtzen du.